Gazte Ekoliderrak | 2022-2023ko edizioaren memoria

Descripcion Corta
Gazte Ekoliderrak programaren 2022-2023ko edizioaren memoria hemen...
Texto largo

Gazte Ekoliderrak programaren 2022-2023ko edizioaren memoria hemen da!

Hona hemen 2022-23ko Memoria(pdf-a).

Ekainean amaitu zen Gazte Ekoliderrak, jasangarritasunean eta eraldaketarako lidergoan oinarritzen den formakuntza eta bizitza ibilbidea.

Sei hilabetez, jasangarritasuna eta eraldaketarako lidergoan trebatzeko formakuntza eta bizitza ibilbidea bizitu dute aurten ere 20 gaztez osatutako taldean, gizarte eraldaketaren sustatzaile izateko, aktibista izateko eta Gazte Ekolider bilakatzeko helburuarekin.

Oso programa emankorra izan da eta larrialdi ekosozial eta klimatikoaren aurrean, ikuspegi zabal bat eskuratzeko trebatu dira eta ezagutu dute, ideietatik ekin dute, lidergoko tresnak landu dituzte norbanakotik, kolektibotasunerantz joateko.

Memoria honen bidez, protagonistak ezagutu eta haien adierazpenak irakurri ahal izango dituzu, baita irakasleak eta bidaiako beste agente batzuk ere. Sei hilabete hauetan bizi eta egin dutena, egindako talde-proiektu eta -ekintzak eta programaren helburuak, metodologia eta emaitzak ezagutuko dituzu.

Eta 2023-24 hurrengo ediziora begira gaude. Informazioa lehen eskutik jaso nahi baduzu, eman izena inprimakian.

Izena eman HEMEN

Ez galdu Ekolider izateko aukera!

Laster arte!


GazteEkoliderrak Memoria2022 23

Imagen Listado
Temática
Ingurugiroa
Fecha
Fecha Texto
2023ko uztailaren 20a