Jazzaldia: abian dira Tokiko Taldeak hautatzeko kontzertuak

Descripcion Corta
59 Jazzaldia 2024ko uztailaren 23tik 28ra garatuko da, eta aurrera doa...
Texto largo

59 Jazzaldia 2024ko uztailaren 23tik 28ra garatuko da, eta aurrera doa bertan joko duten hamar tokiko taldeak hautatzeko prozesua. Hala, hasiera batean, behin-betiko zerrenda osatzeko, 15 emanaldi eskainiko dira jendaurrean.

Hautatze-prozesu honi sostengu berezia ematen dio Gipuzkoako Foru Aldundiak, Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituarekin.Helburua musikaren eta arte eszenikoen arloetan talentu gipuzkoar gazteak bultzatzea du Katapulta Tour Gipuzkoak, eta aldi berean, Gipuzkoako eszena dinamizatzea, klubei zein antolatzaileei laguntza emanez.

Aurkeztutako musikaren kalitatea eta Jazzaldiaren programazio estilora zenbateraino egokitzen diren kontuan hartuta,aurten aurkeztu diren 44 proposamenetatik Jazzaldiaren antolakuntzak 15 banda hautatu ditu, urtarriletik otsailera Donostian jo dezaten. Zuzeneko emanaldi horien ondoren, antolakuntzak, taldearen kalitate artistikoa eta ikus-entzuleen erreakzioa aintzat harturik, azkenean 59 Jazzaldiaren egitarauan sartuko diren 10 taldeak hautatuko ditu.

EmanaldiakKutxa Fundazioa Kluban(1. solairua, Tabakalera) etaVictoria Eugenia Club aretoan izango dira:

  • Kutxa Fundazioa Kluba: sarrerak 3 € aldez aurretik erosita eta 5 € leihatilan.
  • Victoria Eugenia Club: doako sarrera, edukiera osatu arte. Gonbidapena kontzertuaren egun berean eskuratu behar da, 17:00etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.

DATA TALDEA LEKUA ORDUA
Urtarrilak 13 Fran Serrano 4tet 0202 Club Aretoa Victoria EugeniaAntzokia 19:30
Urtarrilak 17 Gregario de Luxe (info + eta sarrerak) Kutxa Fundazioa Kluba 20:00
Urtarrilak 26 Paul San Martín y Fran Serrano Dúo (info + eta sarrerak) Kutxa Fundazioa Kluba 20:00
Urtarrilak 29 The Fake Cousins Club Aretoa Victoria EugeniaAntzokia 19:30
Urtarrilak 30 Óscar Garrido Quintet Club Aretoa Victoria EugeniaAntzokia 19:30
Otsailak 1 Nhil Club Aretoa Victoria EugeniaAntzokia 19:30
Otsailak 7 Lutfi Jakfar Quintet Club Aretoa Victoria EugeniaAntzokia 19:30
Otsailak 8 Moisés No Duerme Live Band (info + eta sarrerak) Kutxa Fundazioa Kluba 20:00
Otsailak 9 Les 4 Saxes & Co (info + eta sarrerak) Kutxa Fundazioa Kluba 20:00
Otsailak 10 Alex Haro´s Freedom Club Aretoa Victoria EugeniaAntzokia 19:30
Otsailak 13 Euskal Hot Klub Club Aretoa Victoria EugeniaAntzokia 19:30
Otsailak 16 Nacho Soto Trío (info + eta sarrerak) Kutxa Fundazioa Kluba 20:00
Otsailak 18 Iñar Sastre (info + eta sarrerak) Kutxa Fundazioa Kluba 20:00
Otsailak 19 MT4 Club Aretoa Victoria EugeniaAntzokia 19:30
Otsailak 23 Motelas (info + eta sarrerak) Kutxa Fundazioa Kluba 20:00

gregario de luxe Paul San Martín y Fran Serrano Dúo Motelas 2
Ezkerretik eskubira: Gregario de Luxe, Paul San Martín y Fran Serrano Dúo, eta Motelas
Imagen Listado
Temática
Kultura
Fecha
Fecha Texto
2024ko urtarrilaren 11a