Desafio ekosozialetarako aliantzak 2023

Bloques
Título
Erronka ekosozialei erantzun bateratua emanez
Texto

Kutxa Fundazioak, irtenbide eraldatzaileen bultzatzaile eta bideratzaile den heinean, laguntza-deialdi hau aurkeztu du erronka ekosozialen aurrean berrikuntza soziala sustatzeko. 

Gipuzkoan bidezko trantsizio ekologikoa bizkortzeko eta desberdintasunak murrizteko irtenbideak bultzatuko ditu, 2030eko agendaren ildoko hiru erronka handiren inguruan proiektu eraldatzaileak ezartzen dituzten erakundeen arteko aliantzek garatuak: biodibertsitatea berreskuratzea, kontsumoa eta ohitura jasangarriak, eta desberdintasunak murriztea. 

Laguntza-programa berri bat da, Kutxa Fundazioaren Plan Estrategikoan kokatzen dena, zeinak helburu nagusia Gipuzkoa ikasiago, sortzaileago, bidezkoago eta jasangarriago bati laguntzeko, gaitasun kritikoa eta konpromiso kolektiboa zabaltzeko erantzunak sustatu eta babestea duen.

 

Deskargatu informazio-dokumentua

Deskargatu programaren oinarriak

 

Lista Items Slider
Multimedia
Título
Deialdiaren helburuak
Lista 3 Items
Multimedia
Innovación social
Título
Bidezko trantsizio ekologikoa
Descripcion Corta

Lehenengo edizio honen helburua bidezko trantsizio ekologikoa bizkortzea da, eta hurrengoa Gipuzkoan desberdintasunak murrizteari buruzkoa izango da.

Multimedia
Innovación social
Título
Gizarte-berrikuntzako irtenbideak
Descripcion Corta

Gipuzkoan eragin-gaitasuna duten gizarte-berrikuntzako irtenbideak, eragile anitzeko aliantzek gauzatuak, bultzatzea.

Multimedia
Nuevos modelos
Título
Eredu eta irtenbide eraldatzaileen
Descripcion Corta

Eredu eta irtenbide eraldatzaileen eskalagarritasuna eta hedapena sustatzea, ikuspegi sistemikoa duten proiektu-sorta gisa.

Descripcion Corta

2023rako desafioak

Lista 4 items
Antetítulo
1. desafioa
Descripcion Corta

Biodibertsitatea berreskuratzea eta babestea, Gipuzkoako natura-ondarearen kontserbaziorako eredu berritzaileak bultzatuz, pertsona eta erakunde jabe pribatuen parte-hartzea barne hartuko duten ereduak.

Antetítulo
2. desafioa
Descripcion Corta

Kontsumo jasangarriak eta bizimodu arduratsua sustatzea, harreman ekonomikoen edo merkaturatze‐eredu berritzaileen arloan esperimentatzeko eta pilotatzeko proiektuak bultzatuz.

Título
Proiektu sorta
Texto

Kutxa Fundazioak bultzatu nahi dituen irtenbideak ikuspegi askotatik landu beharko dira, ikuspegi sistemikoaz, bai diseinuan, bai esku hartzeko planteamenduan, eta eremu publikoko eta/edo pribatuko hainbat eragileren arteko aliantzen bidez garatu beharko dira.

Gainera, elkarren artean artikulatutako eta konektatutako erantzun mota ugari biltzen dituen proiektu-sorta batean oinarritutako irtenbideak izan beharko dute, bi mota horietako bati dagozkionak:

  • Gipuzkoan beren eskalagarritasun eta erreplikagarritasunerako ikerketa-bultzada eta/edo egokitzapen-prozesua behar duten eredu baliozkotuen proiektuak.
  • Eredu edo irtenbide prototipatuak, haien eskalatzeari ekin aurretik Gipuzkoan esperimentatzeko eta/edo baliozkotzeko bultzada behar dutenak.

 

Proiektu sortaren modalitatearen adibidea:

 

Proiektu sortaren modalitatearen adibidea

 

Lista Items
Título
Eragile anitzeko aliantzak
Descripción

 

Deialdian parte hartu ahal izango dute eragile anitzeko ikuspegidun aliantzan gauzatu beharreko proposamenek, profil eta/edo sektore, publiko zein pribatu, desberdineko erakundeek osatuak izanik, irtenbide osagarriak eskain baditzakete.

Aliantzak gutxienez hiru erakundek osatu beharko dituzte (horietako batek gutxienez Gipuzkoan izan beharko du egoitza), eta autonomoak eta beren artean independenteak izan behar dute. 

Eskaera aliantzako erakunde bakar batek egingo du, erakunde horrek aliantzaren koordinatzaile gisa jardungo du eta irabazi-asmorik gabeko erakunde gisa eratuta egon beharko du.

Positiboki baloratuko da aliantzaren osaera orekatua izatea eta gaitasun tekniko osagarriduna izatea.

Gainera, aliantza izaera publiko edo erdi-publikoko erakunde laguntzaileen ekarpenaz baliatu ahal izango da, diruz lagundutako konponbidearen emaitzei jarraitasuna emateko.​

 

Multimedia
Alianzas multiagente
Relacionado
Título
Programaren aurrekontua
Descripción

 

Deialdi honetako aurrekontuko zuzkidura 800.000 eurokoa da.

Kutxa Fundazioak, gehienez ere, aurkeztutako aurrekontuaren %80 emango du.

Aurrekoa gorabehera, Kutxa Fundazioak proposamen bakoitzari emandako zenbatekoa ezingo da 400.000 €tik gorakoa izan, ezta 100.000 €tik beherakoa ere.

Deialdiaren aurrekontua agortu arteko proposamen kopurua diruz lagunduko da, baldin eta proposamen horiek Kutxa Fundazioak egokitzat jotzen duen kalitate maila gainditzen badute.

 

Imagenes
Presupuesto del Programa
Descripcion Corta

Deialdiaren egutegia

Título
Deialdiaren egutegia
Texto

1. fasea

  • Informazio-saioa
    Maiatzak 30
  • Atariko proposamenak aurkeztea

    Atariko hurbilketa bat aurkeztea, hautatutako erronkari irtenbidea emateko proposamenaren ezaugarriak gaingiroki adierazita, baita aliantzaren deskribapena ere, nola osatuta egongo den, aliantza osatzen duen erakunde bakoitzak zer funtzio beteko dituen eta egingo dituen ekarpenak):

    Maiatzak 23 - uztailak 8

  • Eskaerak ebaluatzea
    Uztailak 8 - uztailak 29
  • Jakinaraztea eta aliantzen interesa berrestea
    Uztailak 29 - abuztuak 9

 

2. fasea

  • Azken proposamenak aurkezteko epea
    Abuztuak 9 – urriak 24
  • Azken proposamenen ebaluazioa
    Urriak 24 – azaroak 22
  • Hitzarmenak eta sinadurak prestatzea
    Abenduak 22 – urtarrilak 6

 

 

Deialdiaren egutegia

 

Lista Items
Título
Nola aurkeztu dezaket nire proposamena?
Descripción

 

No lo dudes y apúntate a la convocatoria.

Para ello, sigue los pasos de nuestra guía de presentación de solicitudes donde te ofrecemos todos los pasos a seguir, los plazos...

 

Multimedia
Volunteer
Título
Ohiko galderak (FAQ)
Lista Preguntas
Título grupo
Testuingurua
Pregunta
Zein da deialdiaren xedea eta helburua?
Respuesta
  • Gipuzkoan bidezko trantsizio ekologikoa bizkortzea eta desberdintasunak murriztea, Nazio Batuen Garapen Jasangarriko Helburuekin eta Agenda 2030arekin bat etorriz. 
  • Era askotako eta sektore ezberdinetako eragilez osatutako aliantzak finantzatzea, eredu berritzaileak bultzatzeko eta eskalatzeko.

Informazio gehiago: oinarrietako 2. atala

Pregunta
Zer da aliantza?
Respuesta
  • Aliantzak, proposamena gauzatzeko osatutako eragiletaldea eta beraien arteko akordioari egiten dio erreferentzia
  • Aliantzak 3 erakunde izan behar ditu gutxienez, erakunde koordinatzailea barne, zeinak irabazi-asmorik gabeko erakundea izan behar duen. 

Informazio gehiago: oinarrietako 4. atala

Pregunta
Zein erakunde izan daiteke aliantzako koordinatzaile?
Respuesta

Irabazi asmorik gabeko edozein erakunde, Estatuko Administrazio Orokorra, autonomia‐erkidegoetako administrazioak, Gipuzkoako Foru Aldundia, mankomunitateak eta udalak izan ezik. Adibidez:

  • Irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta fundazioak.
  • Gipuzkoan kokatuta dauden titulartasun publikoko eta pribatuko unibertsitateak eta haien erakunde elkartuak, betiere irabazi-asmorik gabekoak badira.
  • Gipuzkoako sare publiko eta itunduko lanbide-heziketako zentroak eta horien elkarteak.
  • Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareko erakundeak, Gipuzkoan jarduten dutenak eta irabazi-asmorik ez dutenak.
  • Gipuzkoan kokatutako irabazi asmorik gabeko merkataritza sozietateak eta kooperatibak. 
  • Eskualdeko garapen-agentziak
  • Irabazi-asmorik gabeko erakunde gisa eratutako enpresaklusterrak.

Informazio gehiago: oinarrietako 5. atala

Pregunta
Sar al daiteke nazioarteko erakunde bat?
Respuesta

Bai, Gipuzkoan jarduten badu.

Pregunta
Posible al da aliantzako beste erakunde baten mendeko den erakunde batek aliantzan parte hartzea, baldin eta gutxienez hiru elkarren artean independenteak badira?
Respuesta

Bai, posible da.

Pregunta
Zer da proiektu-sorta?
Respuesta
  • Proiektu-sorta, desafio bat lortzeko beharrezkoak diren bide eta baliabide guztiak (sozialak, teknologikoak, ekonomikoak eta know-how) biltzen eta antolatzen dituen metodo gisa defini daiteke
  • Aliantzako erakundeek desafioari aurre egiteko aurkeztutako ‘proiektu-multzoa’ hartzen du barne, elkarren artean osagarriak izanik, desafioari erantzun holistikoa emango dielarik.
  • Metodo honetan, berrikuntza, sektore artekotasuna zein aniztasuna dimentsioak eta prozesuen atzeraelikadura inplizituki daude kudeaketa-ereduan.
  • Aukeratutako desafioari erantzun ahal izateko aliantzak egingo dituen jarduera guztiak biltzen ditu proiektu-sortak.

Informazio gehiago: oinarrietako 3. atala

Pregunta
Proiektu-sortak, aliantza potentzialeko erakunde bakoitzak, planteatutako desafioari erantzuteko gai dela justifikatzeko, gauzatu dituen edo gauzatzen ari den proiektuak biltzen al ditu?
Respuesta

Ez. Proposamenean gauzatuko diren proiektuak bilduko ditu.

Título grupo
Epeak
Pregunta
Zein da eskaerak aurkezteko epea?
Respuesta
  • Lehenengo faseari dagokion eskaera-epea 2022ko maiatzaren 23an hasi da, 9:00etan, eta aurkezteko azken eguna 2022ko uztailaren 8a izango da, 14:00etan.
  • Bigarren faseari dagokion eskaera-epea 2022ko abuztuaren 9an hasiko da, 9:00etan, eta aurkezteko azken eguna 2022ko urriaren 24a izango da, 14:00etan.

Informazio gehiago: oinarrietako 8. atala

Pregunta
Noiz ebatziko da deialdia?
Respuesta

Deialdiaren ebazpena 2022ko abenduaren 22an jakinaraziko da. Hautatutako aliantzek 2023ko urtarrilaren 6a arte izango dute beren proposamena finantzatzeko baldintzen onarpena sinatzeko epea. 

Informazio gehiago: oinarrietako 9. atala

Título grupo
Proposamenen aurkezpena
Pregunta
Nola aurkeztu behar dira eskaerak?
Respuesta

Eskaerak Kutxa Fundazioaren laguntza-atariaren bidez egingo dira, atari horretan erregistratu ondoren, dagozkion datu eta frogagiri guztiak aurkeztuz. Atarira Kutxa Fundazioaren www.kutxa.eus webgunearen bidez sartu ahal izango da, “DEIALDIAK” atalean.

Informazio gehiago: oinarrietako 8. atala

Pregunta
Zenbat eskaera aurkez ditzake erakunde batek?
Respuesta
  • Erakunde batek ezin izango du eskaera batean baino gehiagotan parte hartu aliantzaren erakunde koordinatzaile gisa, hau da, ezin izango du eskaera bat baino gehiago aurkeztu. Entitate konplexuen kasuan, kasuan kasu baloratuko da aurrez kontsulta eginez.
  • Erakunde bat aliantza batean baino gehiagotan izan daiteke kide, horietako batean erakunde koordinatzailea bada ere.

Informazio gehiago: oinarrietako 8. atala

Pregunta
¿En la primera fase se debe presentar la alianza?
Respuesta

Sí, se debe presentar la configuración de la alianza, pero no tiene por qué haber todavía un compromiso por escrito.

Pregunta
¿Se ofrecerá ayuda para configurar las alianzas?
Respuesta

Kutxa Fundazioa ayudará a enriquecer las alianzas poniendo en contacto a entidades que nos hayan contactado con la intención de buscar aliados. Se recivirán las solicitudes en laguntzak-aliantzan@kutxa.eus

Título grupo
Aurrekontua
Pregunta
Onartzen diren proiektuen aurrekontuak berrikusi eta murrizketarik egon daiteke edo aurkeztutakoa onartuko al da?
Respuesta

Printzipioz, %100 onartuko da, salbu eta berrikuspenean gasturen bat justifikatuta ez dagoela uste bada. Kasu horretan, kontsulta bat egingo da erabakia hartzeko.

Pregunta
%20ko kofinantzaketaren zuriketa egin behar da?
Respuesta

Bai. Proiektuaren zuriketan proiektuaren %100 justifikatu beharko da. Eskatutako gutxieneko % 20ko kofinantziazioa entitatearenn funtsetatik, beste laguntza batzuetatik edo gauzazko ekarpenetatik etor daiteke. Ezingo dira borondatezko lanaren bidez justifikatu.

Título
Lotutako jarduerak
Campo Información
field_actividades
Antetítulo
Zalantzak dituzu?
Título
Zure esanetara gaude
Subtitulo
Informazio gehiago nahi izanez gero, Kutxa Fundazioak laguntzak-aliantzan@kutxa.eus helbide elektronikoa jarri du abian, etengabeko laguntza eta aholkularitza emateko eta zalantza guztiak argitzeko.
Título
Lotutako programak
Campo Información
field_programas
Cabecera
Lista Items Slider
Título
Desafio ekosozialetarako aliantzak
Antetítulo
Proiektua
Multimedia
Alianzas para desafios ecosociales
Título
Desafio ekosozialetarako aliantzak
Peso
-21
Descripcion Corta

Erronka ekosozialen aurrean berrikuntza soziala sustatzea helburu duten laguntzen deialdia. 

Imagen Listado
Alianzas para desafíos ecosociales
Etiqueta
Proiektua
Tipo agrupación
Proiektua
Fecha
Inicio
Texto fecha
2023ko deialdia
Línea Actuación
Pasada
0
Años
2023,2024
Fecha
2023ko uztailaren 14tik aurrera
Programas
Fecha Formato II
2023ko deialdia